LOTURA MUSIKALAK

Zaletasunak transmititu egin ohi dira eta gurean ere nabaria izaten da hori. Gure ikasleek duten musikarekiko lotura, askotan, familiarteko norbaitekin konpartitzen duten zaletasuna izan ohi da.

Lau urte dira “Musika Familian” egitasmoa martxan jarri genuela. Helburua garbia da: lotura emozionala duten pertsonen arteko harremana musikaren bitartez elikatzea. Izan ere, musika lotura emozionalen sortzaile dela ezin ukatuko dugu. Hori horrela, aurten ere, asko izan dira emanaldi honen aitzakipean, Sanagustin Kulturgunean, elkarrekin musika sortzeko elkartu diren familiarteko eta lagunak.

Izar Berriak egitasmoko protagonistak ere bertan izan genituen. Beraiek ere komunitatean bizi dira eta musika eskolako asteroko zita erabiltzen dute musikaren bueltan elkartzeko.

Errepikatuko dugu datorren urtean ere!

(Argazkiak: GUKA)