Hizkuntza musikala interesgarriagoa bihurtzen duen programa
Musika hezkuntza oso batean sinesten dugu eta horrek Hizkuntza Musikala garatzeko baliabideak eskaintzea eskatzen digu. Erritmoa eta harmonia sentitzea eta esperimentatzea, partitura bat irakurtzen jakitea, musikaren kodeak ulertzea eta taldean musika egiteko gutxieneko baliabideak eskuratzea dira gure helburuetariko batzuk. Azken urteetan aulavirtualmusica proiektuaren laguntza dugu horretarako. Metodologia berri honen bitartez Hizkuntza Musikala dibertigarriagoa eta eraginkorragoa bihurtzen dugu.
Horretaz jabetu gara azken asteetan, izan ere, herriko hiru ikastetxetako LH 1 eta 2 mailatako ikasleak etorri zaizkigu bisitan. Beraien gorputza instrumentu bihurtzeaz gain, eskolan ditugun tresnak ikusi eta probatzeko aukera izan dute.
Irekita ditugu ateak musikaren zirrara bizitzen jarraitu nahi duenarentzat.