San Martin egoitzaren aitortza
Bederatzi urte dira San Martin egoitzako hainbat egoiliar, Gurutze Gorriaren laguntzaz, musika eskolara gerturatzen hasi zirela. Musikoterapia saioak egiten hasi eta jarraitzen dute ordudanik eta musika bitarteko izanik beste hainbat arlo pertsonal, sozial eta fisiko lantzen saiatzen gara beraiekin. Aurretik ere, ugariak ziren egoitzara egin izan genituen joan etorriak eta garai hau izan ohi da beraien etxera gerturatu eta atea irekitzeko ohikoena: San Martin astea. Hainbat dira burutzen dituzten ekintzak, tartean, gure irakasle diren Imuntzo eta Unai Bikote Alaiak eskainitako erromeria. Ekintza horien artean, omenaldi bat ere osatu izan dute, beraien ongizatean lagundu dezaketen elkarteei eskainia. Aurtengoan gurea izan da omenduak izatearen ohorea eta, horren aitzakian, musikoterapiako saioa bertaratu genuen, gainerako egoiliarrek ere gozatua hartu zezaten. Eskerrik asko aitortzagatik!