Udazken oparoa
Azaroko Soreasuko emanaldia jendetsuena eta entzutetsuena izan ohi bada ere, udazkena oparoa izaten da gurean eta gure ikasleek askotariko aukerak izan ohi dituzte musika zabaldu eta ekintzetan parte hartzeko. Trikigiro, Kulturaz 15. urteurrena, Gau Beltza, Soinu Loturak, San Martin Egoitzako astea edo Itsasi Eguna bezalako ekintzetan parte hartu dugu eta arrakastatsuak izan dira burutu ditugun elkarrekintza guztiak. Irudiotan horren guztiaren lagin bat.