Diplomak banatuta

Xixili kontzertuak musikaz asko izan ohi duen arren, badu aitortzatik ere. Izan ere, urteak dira kontzertu hori baliatzen dugula aurreko ikasturtean gure ibilbide ofiziala amaitu zuten ikasleak saritzeko: Juan Antxieta musika eskolaren diploma. Dakizuen bezala, musika eskolak badu instrumentu ikasketen ibilbide ofizial bat.  Gure ikasleek instrumentu berbera ikasten sei urte igarotzeaz gain, ikasketa hori lagundu eta osatzen duten beste hainbat gai jorratzen badituzte, gure diploma eskuratzeko aukera izaten dute. Aurtengoan ere ugariak izan ziren ziklo hori amaituta, egindako ibilbidearen aitortza jaso zutenak. Bejondeizuela!