MUSIKA FAMILIAN 

Azken urteetan errepikatu den egitasmoa dugu “Musika Familian” eta duen arrakastaren seinale da hori. Izan ere, asko izan dira azken urteetan familia giroan musikaz disfrutatu eta hori Sanagustinen taularatzeko aukera aprobetxatu dutenak. Seme-alabak  gurasoekin, anai-arrebak elkarrekin, izeba-osaba konplizeak edo aiton-amonak musika zaletasuna berreskuratzen; edozein da aukera ona dagoeneko eraikita dagoen harremana musikaz elikatzeko. Komunitatean bizi diren gure “Izar Berriak”eko lagunek ere urtero erakutsi izan digute asteroko lanaren lagin bat.

Aurtengo “Musika Familian” zita maiatzaren 20an izango da, 19:00etan, Sanagustin Kulturgunean.