ENTZUNALDIAK ETXEAN

Urte osoan zehar gauzatzen baditugu ere, azken hiruhilekoa tarte ezin hobea da gure ikasleek urtean zehar ikasitakoaren lagin bat jende aurrean eskaintzeko. Horretarako leku paregabea dugu eskolako aretoa eta, oporretatik bueltan, bertan izan dira klarinete zein perkusioko ikasleak.  Datozen asteetan ere izango da zer entzuna eskolako aretoan:

  • Maiatzak 21 – 18:30 – Gitarrako ikasleak
  • Maiatzak 28 – 18:00 – Pianoko ikasleak
  • Ekainak 1 – 18:30 – Kantuko ikasleak