UDABERRIAN MUSIKA
“Udaberrian Musika” ziklo berezia aurkeztu genuen maiatza bukaeran. Hiru kontzertu berezik osatuko dute ziklo hau. Lehen zita igaro zen jada eta Banda Gaztea izan zuen protagonista Perez Arregi plazan. Ekainean zehar, berriz, beste bi kontzertu izango ditugu egitasmo honen baitan:
– Ekainak 11 – 19:30 – Basazabal Jauregia – PIANO KONTZERTUA
– Ekainak 18 – 19:30 – Basazabal Jauregia – SOKA KONTZERTUA
Musika eskolako taldeei emanaldi osoak eskaintzeko aukera ematea du helburu zikloak eta ohikoa baino modu formalagoan antolatu ditugu. Horrela, modu profesionalago batean prestatu eta eskainiko dira saioak ikasleei erronka borobilduz eta herriari ere ohiko emanaldietatik haratagoko eskaintza musikala bermatuz.