“MUSIKALDIA” GOZATUA

Beroa nagusi izan bazen ere, gozatu ederra hartu genuen Musikaldian. Bi urtean behin ospatzen den ekimen honek Legazpin zuen aurten erdigunea eta bertan batu ginen hainbat musika eskoletako musikariak. Juan Antxieta musika eskolatik trikitilari taldea, txistulari taldea, abesbatza zein Banda Gaztea bertaratu ginen eta, talde kalejiretan parte hartzeaz gain, bandarekin kontzertua osatu eta abesbatzen kontzertu bateratuan parte hartzeko aukera izan genuen.

Taldeak sendotu, beste musikari batzuk ezagutu eta musika erdigunean zuen eguna igaro genuen. Izan ere, horrelako ekimen eta irteerak oso garrantzitsuak dira gure musikarien konpromezua eta oinarriak sendotzeko.  Eskerrik asko Doinua Musika Eskola anfitrioi lanak hain ondo egiteagatik!