IKASTETXEEN BISITA MUSIKAREN ZIRRARA BIZITZEKO

Gure egunerokoan ohikoa da musika instrumentuekin eta zuzeneko musikarekin harremana eta, askotan, ahazten zaigu zein zirraragarria izan daitekeen instrumentu baten soinua hain ohitua ez dagoen haur baten belarri eta begietara.

Horretaz jabetu gara azken asteetan, izan ere, herriko hiru ikastetxetako LH 1 eta 2 mailatako ikasleak etorri zaizkigu bisitan. Beraien gorputza instrumentu bihurtzeaz gain, eskolan ditugun tresnak ikusi eta probatzeko aukera izan dute.

Irekita ditugu ateak musikaren zirrara bizitzen jarraitu nahi duenarentzat.