Txistularien ateraldi batek eman dio kaleko ekintzei hasiera

Txistulariek ere hasi dute ikasturtea eta, horrekin batera, txistua eta atabala kalera ateratzeko aukerak sortu dituzte. Agenda ugaritsuena izaten duten taldea da seguruenik eta beraien konpromisoek bereizgarri bat izaten dute askotan: beste kultur talde batzuk musikalki osatzeko hitzorduak izan ohi dira, dantza taldeak batez ere.

Oraingoan, Urretxuko Euskal Jaietan aritu ziren Itsasi Dantza Taldekoekin batera.