Ilusioz ekin diogu ikasturte berriari

Ez da erraza izaten berriro astea. Ordutegien puzzlea, klaseen prestaketa, materiala osatzea, ikasle berriak ezagutzea eta horien beharrak identifikatzea, taldean koordinatzea… luzea da asteroko saioaren atzean dagoen eginbeharren zerrenda eta horietan aurreratzeko baliatu genituen iraileko lehen egunak.


Dagoeneko urrian sartuta, hartu dugu martxa eta ekin diogu talde zein bakarkako saio guztiei. Kurtso oso bat dugu aurretik eta hainbat erronka bidean. Ilusioz ekin diogu aurtengoari ere, herriko kultur mugimenduan parte hartu, musikaren pedagogia zabaldu eta merezi duzuen bezalako zerbitzu bat eskaintzeko asmoz. 



 

Ikasturte berri on!