Irailaren 1ean ireki genituen Soreasuko egoitzako ateak, eta baita bertan matrikulatzeko aukera ere. Ikasleekin saioak, berriz, irailaren 7tik aurrera hasiko dira.

 

Lehen astea prestaketa lanetarako izan bada ere, irailaren 7an hasiko dugu ofizialki ikasturtea, eta horrekin batera, bertan eskaintzen diren aurrez aurreko klaseak. 2 urtetik aurrerakoentzako eskaintza zabala dugu, musikaz gozatu nahi duten haur, nerabe zein helduentzat egokitua. Hainbat instrumentu jotzen ikasi, ahotsa landu zein musikaren esperientzia bakarka edo taldean bizitzeko baliabideak eskainiko ditugu aurtengoan ere musika eskolan.

Izen ematea, berriz, irekita dago irailaren 1etik aurrera “Aurkitu zure erritmoa” lelopean. Musikaren zaletasunarekin gozatu nahi duzuen orok ateak irekita dituzue eta interesa duzuenen ezaugarri zein beharretara egokitzen gara.  Informazio gehiago nahi duenak ikastegiko bulegora (Soreasuko eraikina, 2. solairua), antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora, www.antxieta.eus webgunera zein 656 00 80 40 telefonora jo dezake.