ITXITA ERAKUSTEKO ONDORENGO PESTAINA
ESKAINTZA OROKORRA

Juan Antxieta musika eskola musika irakaskuntza ikastetxe bat gara. Azpeitian kokatuak, 40 urte baino gehiago daramatzagu herriko zein inguruetako biztanleen musika zaletasunak bideratzen.
Gure eskaintza askotarikoa da eta adin zein kolektibo desberdinetara zabaldu eta moldatzen gara.

Musika hizkuntza unibertsal bat dela kontuan hartuta, honen garapenak ekartzen dituen onuretan zentratzen gara eta haurraren zein helduaren garapen musikal integrala lortzeko hezkuntza eskaintza jorratzen dugu.

Txikienen kasuan, estimulazioa eta jolasa erabiltzen ditugu musikaren garapenaren lehen hastapenak sendotzeko. Musika familian, Musika Txokoa edo Musika Hastapena ekimenen bitartez, haurraren esperientzia musikalak aberasten ditugu eta musikaren hizkuntzaren oinarriak ezartzen ditugu.

8 urtetik aurrera, askotariko instrumentu eskaintza dugu. Haizezko, harizko zein perkusiozko instrumentu bat bitarteko izanda, musikaz gozatu eta gozarazteko zubiak eraikitzen ditugu gure ikasleekin. Instrumentuaren jakintzak jasotzeaz gain, Juan Antxieta musika eskolan garrantzi handia ematen diogu musika irakaskuntza erabatekoari. Horregatik, Hizkuntza Musikala, Abesbatza edo Talde Instrumentala gaiak gehitzen dizkiogu instrumentuaren jakintza aukerei. Gaur egun, Hizkuntza musikala Aulavirtualmusica plataformaren laguntzaz bideratzen dugu, gamifikazioa eta online errekurtso didaktikoak gelako dinamikekin uztartuz.

Gure eskaintza ez da ordea haurretara mugatzen eta gero eta gehiago zarete gurera musikarekin gozatzeko asmoz gerturatzen zareten helduak. Zuentzat ere instrumentu eskaintza zabala daukagu eta banaka zein taldean musika sortzeko bideak eskaintzen dizkizuegu. Helduen musika irakaskuntza ere osoa izateko zubiak eraikitzen ditugu eta Hizkuntza Musikala, Talde Instrumentalak zein esperientziazkoak diren bestelako taldeak ere sortuak ditugu musika ikaskuntzaren bizipen esanguratsu bat lortzeko.

IKASGAI OROKORRAK
  • ASKOTARIKO INSTRUMENTUEN IRAKASKUNTZA
  • HIZKUNTZA MUSIKALA
  • MUSIKA TXOKOA ETA HASTAPENA
  • MUSIKA FAMILIAN
  • IZAR BERRIAK
INSTRUMENTU ESKAINTZA

Juan Antxieta musika eskolan instrumentu eskaintza zabala daukagu. Hainbat espezialitateko ikasketak osatu eta banaka zein taldean instrumentuen ezagutza jasotzeko espazio ezin hobea luzatzen dugu. Irakasle berezitua bidelagun izanik, instrumentua gozamenerako tresna bihurtzen lagunduko dizugu.

IKASGAI OSAGARRIAK
  • TALDE INSTRUMENTALAK
  • BANDA GAZTEA
  • ABESBATZA
  • TERAPIA MUSIKALA