Juan Antxieta musika eskolan askotariko eskaintza daukagu. Aukera horiez baliatzeko izen eman behar da eta hemen dituzue horretarako irizpideak:
NON?
Soreasu 1, 2. solairuko bulegoan.
antxieta@antxieta.eus posta elektronikoaren bitartez, web orrian aurkitu daitekeen inprimakia beteta.
656 008 040 telefonora deituz.
NOIZ?
Epe orokorra maiatzean:
1. hamabostaldia: dagoeneko Ikasle direnentzat.
2. hamabostaldia: Ikasle berrientzat.
Irailean bigarren epea, geratu diren plazetarako.
Urtean zehar zenbait talde eta ekintzetan parte hartzeko aukera.
ZENBAT?
Matrikulak 25€tako kostua dauka eta urtero berritu behar da.
Matrikulatu zaitez
Ez egin zalantzarik! Gerturatu eta galdetu lasai, edo bete zuzenean inprimakia eta musikarekin gozatzeko aukerak zabaldu!
Eta matrikulatu ondoren, zer?
Matrikula osatu ondoren, instrumentuko irakaslea jartzen da harremanetan ikasle zein familiekin ordutegi aukerak aztertu eta zehazteko.
Taldeen ordutegiak web orrialdean bilduta daude.
Hileko kuotak
Juan Antxieta musika eskolan eskaintzen ditugun zerbitzuak hileroko kuota baten bitartez ordaintzen dira. Ondorengo taulan jasoak dituzue kuota horien zenbatekoak:
Eskaintza orokorrean aipatu bezala, Juan Antxieta musika eskolatik musika hezkuntza integral baten aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, gaien arteko konbinaketen prezioek beste trataera bat izango dute. Ondorengo taulan jasoak dituzue konbinaketa horien kuota zenbatekoak:
* Zehaztutako gaiez gain, ikasleak aukera izango du talde instrumentala zein abesbatza ere egiteko prezioan aldaketarik izan gabe.
Familian musikaz gozatzeko erraztasunak
Familian musika elkarbanatzea zein aberasgarria den kontuan izanda, kuotek deskontua izaten dute famili bakoitzeko ikasle kopuruaren arabera.
- Familia bereko bi kide: %5eko hobaria.
- Familia bereko hiru kide: %10eko hobaria.
Ezinezkoa duzu jarraitzea?
Matrikulazio epeak erabili ditzakezu baja emateko. Horretarako, bulegoan zein web orrian aurkituko duzun baja-orria beteta aurkeztu beharko duzu. Kontuan izan, gairen batekin zalantzan bazaude, iraila izango duzula proba moduan; aurrera jarraituz gero, datozen hilabetetako kuoten konpromisoa onartuz.